XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GALDAKANO.

El Gallo ala Urgoiti? Aberrtzale askori entzuten dautsegu aspaldijon, erri onetako Urgoiti auzuneari, erderazko ixena jartzen.

Eta barrdin esan geinke geure izparringi aberrtzalietan be.

Zerbait idatzi biarr dabenian auzune onetzaz El Gallo idazten dabe.

Olan, basarri oldozkorr gagoz zer darabilgun toki-ixenakaz.

Aurrerantzean iñor eztedin egon ezjakiñean, barriro esango dautsegu auzune orren ixena Urgoiti dala.

Ija isten dogun Ollarra bakian.

IZPARRAK.

- Euzko-Batzokija pizkorrtu yakula, esan giñei.

Aspaldijon iragarritta dagonez dagonillarako iñun diran euzko-jai ederrak eraldu dabez.

Eta gitxijago ez ixatiarren edo Gomuzio'ko Euzko-Batzokija'k, be, Iñaki deunaren egunerako euzko-jayak eralduko dauz.

Esan doguzan euzko-jai oneik ez-eze dagonillaren lenengo-etarako Gomuzio'ko Batzokijak txango bat eraldu dau.

Euzkadi'ko itxasobazterrera ixango da.

SOMORROSTRO'RA.

- Egunokaz erriko aberrtzalien arrtian ikusten dogunez garra bixija dago Somorrostro'ra juateko.

Euzko-Gastedijak be belbil andi bat gertu dau.

Al daunik ezpedi geratu ara juan-barik gero!.

EZKONTZA.

- Entzun dogunez laster ezkonduko da Tximelarre auzuneko Uriarte'tarr Miren neskatilla aberrtzalia baserrittarr batekin.

Gure zorijonak aurreztik.

BASAKIÑA.